Semea edo alaba zein hizkuntz eredutan eskolaratu erabakitzeko gomendioak
ZEUREA DA AUKERA, JARRAITU EUSKARAZ!
Batxillergoa eta Lanbidea Heziketa euskaraz non ikasi dezaket?
Ikastetxeen eta garraiobideen inguruko informazioa eskualdez eskualde.
Euskara ikasi nahi baduzu, atal honetan diru-laguntzei, euskaltegiei eta metodologia desberdinei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Ama Aita, Eskolako lanak neuk egin behar ditut!!! Udaleko Euskara Zerbitzuak irakasle eta pedagogoekin elkarlanean esku artean
duzuen liburuxka hau argitaratu du. Bertan, zuen seme-alabei eskolako lanetan
nola lagundu azaltzen duen informazio praktikoa aurkituko duzue.
Ikusi Gurasoentzako Eskuliburua

Esadazu euskaraz 0-1 eta 1-6 urte bitarteko umeen gurasoei zuzendua dago.
Bertan gurasoek hainbat aholku aurkituko dute, euskaraz jakin zein jakin ez, etorkizunean seme-alabak euskaldunak izan daitezen.
- Euskaraz ez badakizue, maila ona lortzeko sasoiz zabiltzate.
- Euskaldunak bazarete, edo bietako batek badaki, euskaraz dakienaren eginkizuna ezinbestekoa izango da.
- Nolanahi ere, zeuon seme edota alaba euskarazko ereduetan matrikulatu.

Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua
Bigarren edo hirugarren hizkuntza ikasteak kalterik ekarriko dio lehen hizkuntzaren garapenari?
Gure alabak euskara eta gaztelania nahasten ditu. Zer egin dezaket?
Gure seme-alabak euskaraz ikasten du. Zailtasunik izango du etorkizunean gaztelania ikasteko?
Euskaraz ikasten ari zara eta oso ondo ez badakizu ere zure semearekin edo alabarekin euskaraz berba egin gura duzu?
KU-KU liburuxkaren hasieran hiztegi labur bat dago eta bertan hainbat berba aurkituko dituzue: etxeko txikiek egiten dituzten ekintzak, umeekin erabiltzeko berbak, guztiok erabili ohi ditugun onomatopeiak, gorputz-atalak, animalien izenak.... Hitz solteez gain, hainbat esamolde ere jasotzen dira; esaterako, seme-alabei jaten ematekoak, lo eragitekoak edota bestelakoak.
Bigarren zatian, umeekin berba egiterakoan gaztelaniaren eraginez egiten ditugun akats ohikoenak agertzen dira. Hirugarrenean eta laugarrenean, berriz, zuen seme-alabekin gozatzeko jolasak eta abestiak aurkitu ahal izango dituzue.