2010eko Irailaren 9-a, Osteguna
Hasiera >> DATU INTERESGARRIAK
Fotografías de Gordexola/Gordexolako Argazkiak

DATU INTERESGARRIAK

PERTSONA OSPETSUAK

LOPE SANCHEZ GORDEJUELA.

Guenesen jaio zen, Aranguti dorretxean. Fortunio Sanchez de Salcedo Salcedoko V. Jaunaren eta Aiarako IV. Jaunaren semea izan zen. Aitak lursail batzuk dohaintzan eman zizkion eta berak XIV. mendearen hasieran Gordexola udalerria sortu zuen; bertako lehen Jauna izan zen. Lope Sanchez Gordejuelak Palacio edota Gordonaga izenez ezaguna den dorretxea eta horren inguruko olak eta errotak eraiki zituen eta bertan bizi izan zen.

Gordexola herriaren eta 1310ean eraikitako Berbikezko elizaren gaineko eskumen guztiak izan zituen.

ANTONIO LANZAGORTA URTUSAUSTEGI

Ponton-Urarte auzoan jaio zen 1695eko maiatzaren 3an. Mexikora emigratu zuen, San Migel Handia hirira, hain zuzen ere. Errege-armadako kapinaina izan zen eta Calatrava ordenako zalduna.

JUAN CASTAÑIZA LARREA

Gordexolan jaio zen 1710eko irailaren 11n. Mexikora joan zen, San Migel Handia hirira, eta bertan Antonio Lanzagorta Urtusaustegi koinatuarekin elkartu zen. Armadan sartu zen eta kapitain gradua lortu zuen. Carlos III.a Erregeak “Castañizako Markesa” titulua eman zion. 1770ean hil zen. Gordexolako apaizgaitegia sortu zuen eta Loretoko Amabirjinaren aldarea eraikitzeko agindu zuen Molinarko San Joan elizan.

Plaza Molinar 1, 48192 GORDEXOLA - Tfn: 946 799 704 Fax: 946 798 004 - udala@gordexola.net - Lege oharra - XHTML - CSS - A-A