Albisteak

kartela 

"Gordexola Harana Saria" eskualdeko kultur gertakizun garrantzitsuenetako bat bilakatu da

Gordexolako Udaleko "Lucio Beraza" Kultur Etxeak antolatuta “Gordexola Harana Saria” Ipuin Lehiaketaren XXIV. edizioa abian jarri da. Lanak 2012ko urtarrilaren 27a aurretik aurkeztu ahal izango dira, bai kultur etxean, baita udaletxean bertan ere. Irudimena, sormena eta aurkezteko modua izango dira kontuan hartuko diren alderdiak.

Gaia librea da, eta hiru parte hartze eremu bereiztu dira: Euskal Herria, Enkarterri eta Gordexola. Lehiaketa zortzi kategoriatan banatu da, hori dela eta, 6 urtetik gorako umeek eta gazteek, zein 30 urtetik gorako helduek parte hartu ahal izango dute.

Lehiaketa Gordexolako Udalak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz. Iaz ia 200 ipuin inguru aurkeztu zituzten, eta aurtengo edizioan kopuru hori gainditzea espero da.

Ipuin Lehiaketaren hogeita laugarren edizio honetan 1000 euro inguru banatuko dira saritan. Haur kategorietako sarituek berriz, eskola materiala eskuratuko dute. Kultur Etxeak lehiaketara aurkeztutako lan hoberenak aukeratuko dituen epaimahaia osatuko du, eta erabakia datorren urteko martxoan emango du jakitera.

Lan bakoitzaren hiru ale aurkeztu behar dira gutunazal itxi batean. Gutunazal horretan lanari dagokion kategoria baino ez da agertu behar. Egilearen datu pertsonalak horren barruan egongo dira, beste gutunazal itxi batean.

Saritutako lanak argitalpen ilustratu batean argitaratuko dira, aurreko edizioetan egin izan den bezala.

Informazio gehiago nahi duenak Gordexolako kultur etxera jo dezake, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 21:00etara, edota harremanetarako beste bide hauek erabil ditzake: 94 679 80 61 telefono zenbakia eta ke-gordexola@gordexola.net helbidea. 

Lanen kalitatea eta 24 urtez ospatu izana Ipuin Lehiaketa honen berme dira, eta litekeena da, beste urte batez, Enkarterri eskualdeko kultur gertakari garratzitsuenetako bat izatea.

Jaitsi kartela (Pdf 1,16 MB)

Jaitsi triptikoa (Pdf 1,17 MB)