Albisteak

tapoiak 

Abenduan Gordexolako Udalak Aitzina elkartearen laguntzaz plastikozko tapoiak biltzeko kanpaina abian jarri zuen. Kanpainaren helburua Joni, ataxia-telangiectasia gaixotasuna duen Vitoria-Gasteizko umeari laguntzea da. Gaixotasun bitxi honek jatorri genetikoa eta transmisio autosomiko errezesiboa du.

Hasiera batean bilketa gune bakarra udaletxean kokatu zen, baina orain, kanpainak izan duen oihartzuna ikusita, beste bilketa gune batzuk ezartzea erabaki da, Lucio Beraza kultur etxean eta Eduardo Eskartzaga herri ikastetxean, alegia.

Kanpaina honen bitartez Gordexolako herritar guztiei tapoiak biltzeko eta bilketa guneetara eramateko eskatu nahi diegu. Horrela, Jonen senideek eta lagunek osatzen duten elkarteari lagundu ahal izango diogu, izan ere, gaixotasuna ikertzeko proiektua hasi ahal izateko gutxieneko finantzazioa lortu behar dute.

Gordexolako Udalak bat egin du Euskal Herriko beste udalerri batzuetan dagoeneko egiten ari diren tapoiak solidarioki birziklatzeko kanpainarekin. Kanpaina hau 2012ko udan amaitzea aurreikusi da.

Udalak herritar guztioi laguntza eskatu nahi dizue, Aitzina Taldearen proiektuak aurrera egin dezan.

Informazio gehiago: www.aitzina.org