Albisteak

 

Gordexolako Udalak gazteentzako eskaintza handitu nahi du. Hori dela eta, aurten zenbait jarduera berri eskainiko ditu.

Gordexolako bi gaztek Eskozian egingo den kultur elkartrukean parte hartzeko aukera izango dute. Bizipenak, kultura, ohiturak partekatu ahal izango dituzte, euskara eta gaelikoa oinarri hartuta. Hautaketa prozesua kredituen bitartez egingo da. Gazteek kreditu horiek zenbait jardueratan parte hartuz lortuko dituzte.

Horretaz gain, aurten beste zenbait jarduera ere eskainiko dira: abentura anitza, surfa, espeleologia, eskiatzera irteera,…

Era berean, Gordexolako Udalak Kadagua Espedizioan parte hartuko du. Jarduera honek kirola eta ingurumena uztartzen ditu.

Jarduera horiek Gordexolako Udalak gaur egun Gazte Txokoaren inguruan duen eskaintza osatuko dute.