Datorren uztailaren 10ean, Enkarterrialdek Automobilak modu ekonomikoagoan gidatzen ikasteko ikastaroa antolatuko du, Gordexolan, Energiaren Euskal Erakundearekin eta Gordexolako Udalarekin lankidetzan.
Doako ikastaro hori 16:00etatik 20:00etara emango da, Gordexolako kultur areton, eta gidabaimena duen edonork izena eman dezake.
Parte-hartzaileek gidatzean kontsumoa nola aurreztu ikasiko dute, lau orduko ikastaro horretan. Gidatze ekonomikoari buruzko ikastaroari esker, energia aurreztuko dugu; izan ere, ibilgailu pribatuek erregaia murriztuko dute, joan-etorrietan, bidean denbora gehiago eman gabe. Gidatze honek segurtasuna areagotzen du, bolantean, eta CO2 kutsadura-igorpenak murrizten laguntzen du.
Lau ordu horietan ikasleek ezarritako bidean zirkulatuko dute, eta bertan, erregaiaren kontsumoa eta emandako denbora neurtuko dira. Gero, eskola teorikoa emango da, eta ikastaroko parte-hartzaileei emango zaien gidaliburuan jasota datozen gidatze ekonomikorako gakoak xehatuko dira. Eskola praktikoa eta teorikoa amaituta, partehartzaile berriz ere bide beretik zirkulatuko dute, eta lortutako ezagutzak aplikatuko dituzte, emaitzak alderatzeko eta zenbat erregai aurreztu den neurtzeko.
Modu horretara, interesa duenak egiaztatuko du erregai kontsumoa eta C02 igorpenak % 15 inguru murriztu direla; horren ondorioz, istripuen arriskua murrizten da, estresa gutxitzen baita, eta, aldi berean, mantentze kostuak aurrezten dira, bidean denbora gehiago eman beharrik gabe, askoz ere modu erosoagoan.
Gidatze ekonomikoko ikastaroan parte hartu nahi duenak uztailaren 9a aurretik izen eman beharko du, 618 70 99 40 telefono zenbakira deituta, edo agendalocal21@enkarterrialde.org helbidera emaila bidalita.
Enkarterrialdek, Gordexolako Udalarekin lankidetzan, herritar guztiak animatzen ditu ekimenean parte har dezaten; izan ere, oraingo honetan ere Elkarteak garapen iraunkorrarekin, ingurumenarekin eta Gordexolako bizilagunen bizi-kalitatearen hobekuntzarekin duen konpromisoa berretsi du.