Historia

Armarria

Gordexolako tokiko historia konplexutasunez eta ñabarduraz beteta ageri zaigu. Zalduko hilarriari esker badakigu, Erromatar Goiz-Inperioan Hispaniako erromatar biztanleria sakabanatua bazegoela.

ERDI AROA

Aro iluna da. Bandoen arteko gudek liskarrak eragin zituzten, bai baserritarren eta jauntxoen artean, baita jauntxoen euren artean ere. Horrek guztiak krisialdi ekonomiko eta sozial larria ekarri zuen, segurtasun ezaren eta etengabeko istiluen ondorioz. Harana Salcedotarren, Zamudiotarren, Marroquinetarren eta Salazarretarren arteko aurkaketa etengabeen lekuko izan zen.

XVI. MENDETIK XIX. MENDERA

XVI. mendean bakea heldu zen, baina badirudi artean agintea aitoren semeen esku zegoela: udal bizimoduan esku hartzen zuten eta euren botere ekonomikoaz baliatzen ziren (ohiko industria siderurgikoaren jardueretatik sortutako kapital metaketatik onura lortzen zuten). Bestalde, uztak txarrak izan ziren aroetan, garian oinarritutako labore bakarrak nekazarien ekonomia kolokan jarri zuen.

Molinarko San Joan eliza

XVII. mendea krisialdi ekonomiko batekin hasi zen eta mende horretan gizarte-gatazka ugari gertatu ziren. Baina, oro har, ekonomia hazi egin zen, labore lurretan artoaren iraultzak izan zuen eraginagatik eta luberriak etengabe hazi zirelako. Horrek nekazaritza-ekonomiara autosufizientzia ekarri zuen. Sasoi hartan jauntxoek euren botere ekonomikoa finkatu eta maiorazkoa hedatu zuten.


Tradiziozko siderurgiaren ardura osoa zeukaten eta burdinoletako labeak elikatzeko behar zen ikatza lortzeko zuhaiztiak basogabetu egiten zituzten
Harana 1620tik 1740ra bitartean Bizkaiko Jaurerriari lotu zitzaion. Urte horretan zatikatu egin zen eta jaurerriarekin zegoen lotura ekonomikoa zein enplegu alorrekoa eten egin zen. 1788an Gernikako Batzar Nagusietan hitza eta botoa zeukan.

XVIII. mendea.

1720 eta 1789 urte bitartekoa hedatze-aldia izan zen. Demografia hazi egin bazen ere, handik gutxira hazkunde hori moteltzen joan zen, 1711ko eta 1741eko izurriteen eta 1766ko krisi sozioekonomikoaren ondorioz.

dorre-etxea

Aldaketak nabaritzen hasi ziren, izan ere, baso-erreformaren inguruko kezka handituz joan zen, eta gizarte maila guztiek lursail erkideak okupatzeko lasterketa zoroa hasi zuten baikoitzak bere labore lurrak bereganatzeko. Gizartean euren lekua bilatzen zebiltzan erdi mailako jabeen eta lanbide liberalak zituztenen estamentu berria sortu zen. Salerosketari dagokionez, XVIII. mendea garrantzitsua izan zen. Testuinguru horretan San Andres azokak garrantzi handia izan zuen, izan ere, Gordexola bidegurutze batean egonik, azokak Bilbo eta Gaztela zaharraren arteko merkataritza ardatz berria irekitzea ekarri zuen.

Konbentzio gerrak, Zamakoladak, Independintzia gerrak eta Lehenengo Karlistadak udalalerria zorpetzea ekarri zuten eta nekazariek jasan zuten horren eraginik zuzenena. Tentsio handiko uneak bizi izan ziren elkarren segidako desamortizazioen ondorioz; udal hauteskundeetarako deialdiak ere etengabeak izan ziren, eta balantzaka aritu ziren sistema zaharraren eta zenbait modu liberealen artean.

Ola

XIX. mendean nabarmentzekoa da Bilbo, Ezkerraldea eta ondoko Zalla udalerria industrializatzearekin batera gertatutako olen gainbehera (mendearen bigarren erdialdean). Horrek guztiak XX. mendera arte migrazio-fluxua eragin zuen. XIX. mendearen amaieran jabego handiak maiorazkoa ordezkatu zuen, baina horrek ez zuen erabateko aldaketa ekarri, lurraren jabetzan oinarritutako botere ekonomikoa hazi egin baitzen.
XX. mendean zerbitzuen alorrean erabateko aldaketa gertatu zen; izan ere, denda txikiek elikagai-enkanteen sistema zaharra ordezkatu zuten.