Jatorria eta historia
1991 urtean eratu zen.
Helburuak eta filosofia
Aisialdiko jarduerak, jarduera soziokulturalak eta beste elkarteko batzuekiko anaitasunezko ekintzak antolatzen ditu. Horiek guztiak GORDEXOLAKO JUBILATUEN ETXEAN egiten ditu.
Elkartearen helburua kideen arteko komunikazioa eta harreman pertsonalak suspertzea eta indartzea da.
Jarduera eta zerbitzu motak
- Egun 1 edo 2ko txangoak inguruko hiri, eskualde eta hondartzetara.
- Kideen arteko anaitasunezko bazkariak.
- Lehiaketak: jokoak, argazkigintza, eta abar.
Finantzatzeko modua
- Kideen eta partaideen urteroko kuotak eta ekarpenak.
- Udalaren diru-laguntza.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza.
Kideak eta parte hartzeko modua
Parte-hartzaileak kideak eurak izan ohi dira. Salbuespen gisa, batzuetan Elkartearen lagunek eta bestelako partaideek parte-hartzen dute, baina horiek ospakizunetan edo txangoetan parte hartzen dutenean, kuota handiagoa ordaindu behar izaten dute.