JATORRIA ETA HISTORIA
Egunkariaren itxiera dela-eta, 2003 martxoan Gordexolako euskaltzale talde bat elkartzen hasi zen.
Egunkariaren aldeko jarduera amaitutakoan, eta hartutako dinamikari eutsi nahian, udalerrian euskara sustatzea helburu izango zuen elkartea sortzea erabaki genuen. Izan ere, gordexolar helduontzako euskara eskaintza urria zela ikusirik.
HELBURUAK ETA FILOSOFIA
:: Gordexolan euskararen erabilera sustatzea
:: Euskal kultura sustatzea
:: Helduen arteko giroa bultzatzea eta herrian islatzea
JARDUERAK ETA ZERBITZUAK
:: Ikastaroak
:: Txangoak
:: Erakusketak eta hitzaldiak
:: Bertso-afariak
DIRU ITURRIAK
:: Bazkideen kuotak (12€, langabetu eta unibertsitateko ikasleak 6€)
:: Herri-erakundeen dirulaguntzak
:: Parte- hartzaileen diru-ekarpenak
KIDEAK ETA PARTE HARTZEKO MODUA
Elkarteko kideen kopurua 40 bat lagun.