Gordexola harana Bizkaiko hego-mendebaldeko eskualde batean dago, Enkarterrin, hain zuzen ere. Udalerria hiriburutik, Bilbotik, 20 km.ra dago, hego-mendebaldean. Gordexoalara etortzeko bisitariak Sodupera heltzean, ezkerretara jo behar du; handik 4 kilometrora Gordexola harana aurkituko du.
Gordexola ekialdetik Okondo harana du mugakide, hego-ekialdetik Llanteno harana, hegoaldetik Artziniega hiribildua, hego-mendebaldetik eta hegoaldetik Mena harana, eta iparraldetik Zalla eta Gueñes udalerriak. Bertako klima ozeanikoa da, hau da, neguan ez du hotz handirik egiten (6-7º C). Uda sasoia, berriz, epela (17-18º C) eta lainotsua izaten da, eta sarritan egiten du euria.
Herrerias edo Ibalzibar ibaiak Gordexola harana zeharkatzen du; gaur egun ez da antzina bezain emaritsua, ibai ertzetan hainbat ola zeuden sasoian bezain emaritsua, alegia.