Iragarpenak, bandoak eta ediktoak

 

Iñaki Aretxederra Zurimendi Gordexolako Udaleko Alkate-Presidenteak

JAKINARAZTEN DU

Udal igerilekuak ekainaren 16an (larunbata) irekiko dira, goizeko 11etan.

TXARTELAK JAULKITZEA

Ekainaren 15era arte

Denboraldiko txartelak ekainaren 15era arte Gordexolako udaletxean jaso daitezke, 9.00etatik 14.00etara, honako agiri hauek aurkeztuta:

  1. Aurreko urteko txartela.
  2. Udalaren kontuan ordainketa egin izanaren frogagiria. BBK 2095-0042-51-2042000026.
  3. Txartela lehenengo aldiz egiteko, aurrekoaz gain, onuradun bakoitzak txartel neurriko argazkia aurkeztu beharko du, atzealdean izena duela.
  4. Kasu guztietan, txartela udal igerilekuetan jaso ahal izango da ekainaren 16tik aurrera.

Ekainaren 16tik aurrera

Ekainaren 16tik aurrera txartelak udal igerilekuetan bertan jaso ahal izango dira, aurreko puntuan zehaztutako dokumentazioa aurkeztuta.

Denboraldirako prezioak honakoak izango dira:

1.- NORBANAKO SARRERA IGERILEKUETARA

Astelehenetik ostiralera

  • 5 urtetik 18ra: 1,85 €
  • 18 urtetik gorakoak: 2,60 €

Larunbata eta jaiegunak

  • 5 urtetik 18ra: 2,05 €
  • 18 urtetik gorakoak: 3,10 €

2.- TXARTELAK

Gordexolan erroldatuak:

    Familia txartela: Gurasoak eta 18 urtetik beherako seme-alabak: 41,40 € Norbanako txartela: Helduak 22,77 € eta 18 urtetik beherakoak: 12,42 €

Beste udalerri batzuetan erroldatutakoak:

  • Familia txartela: Gurasoak eta 18 urtetik beherako seme-alabak: 90,05 €
  • Norbanako txartela: Helduak eta 18 urtetik beherakoak: 53,82 €

EZIN IZANGO DA SARTU TXARTELA EDOTA KUTXAKO ORDAINAGIRIA AURKEZTEN EZ DUENA.

Gordexola, 2012ko maiatzaren 31

Sin. Iñaki Aretxederra Zurimendi