
Gordexola ezagutzeko, gozatzeko eta bizitzeko herri zoragarria da.
Bilbotik hogei minutura dagoen udalerri hau ezagutzea merezi du. Haran biren artean dago eta Bizkaiko arkitektura ondare garrantzitsuenetako baten jabe da. Erdi Aroko dorretxeek, elizek eta Indianoen landetxe ikaragarriek Enkarterriko eta Bizkaiko historia ezagutzeko aukera ematen digute.
Baina guztiaren gainetik, Gordexola bizitzeko leku ona da. Udala udalerria zerbitzu hoberenez hornitzen saiatu izan da beti, eta horren haritik Gordexolak aspaldian egin zuen teknologia berrien alde.
Orrialde hau gure udalerria sarean ezagutarazteko eta gordexolarrei informazioa emateko urte luzeetako lanaren ondorioa da.
Aitzitik, Web orri hau aurrerapen garrantzitsua da, orain arteko bideaz haratago joan nahi duena. Zerbitzu berriak eskaini nahi ditugu. Aurrerantzean ez dugu nahi erroldatze-agiria eskuratzeko Udaletxera etorri behar izatea, edozein pertsonak etxetik bertatik dokumentuak erregistratu ahal izatea nahi dugu, edozein herritarrek iradokizunak bidali ahal izatea nahi dugu..., azken batean, Udaletxea urteko 365 egunetan 24 orduz irekita egoteko lan egin nahi dugu. Urrats hau ematea Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Biscaytik proiektuari esker lortu dugu.
Web orri honek Gordexola ezagutzeko eta bertan bizitzeko lagungarria izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.
ALKATEA
Iñaki Aretxederra Zurimendi jauna