Bake epaitegia

Bake Epaitegiko epaileak eta idazkaritzak laguntza eta aholkularitza eskaini nahi dizkie Gordexolako herritarrei eta lanean ari dira egunez egun hori gauzatzeko.

Zer dira?

Kide bakarreko organo judizialak dira. Lehen auzialdiko edo instrukzioko epaitegirik ez dagoen udalerrietan egoten dira, eta udalerri horretan dute jurisdikzioa.
Bake-epaitegiek lehenengo maila osatzen dute estatuko egitura judizialean.
Bertan, profesionalak ez diren epaileek jurisdikzio-funtzioak betetzen dituzte. Karguan dauden bitartean botere judizialeko partaide dira, eta, horretarako, aldi baterako mugiezintasuna izaten dute.

Eskaintzen dituen zerbitzuak

Orientabide gisa, esan dezakegu ondoko gauzak egiten dituztela:

  • Ezkontza zibilen espedienteak.
  • Ezkontzan izandako seme-alaben jaiotzen inskripzioak.
  • Erregistro Zibilak egoitza (Eliza edo Udaletxea) duen udalerrian egindako ezkontzen inskripzioak.
  • Erregistro Zibilak egoitza duen udalerrian izandako heriotzen inskripzioak.
  • Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen egiaztagirien laburpenak edo hitzez hitzezko egiaztagiriak ematea, egiaztagiriak
  • Erregistro horretan edo beste edozein Erregistrotan badaude ere, azken kasu honetan Erregistro Zibil batek besteari eskatzen baitizkio.
  • Ezkontza hitzarmenen inskripzioak.
  • Jaiotza edo ezkontza agiriak lekualdatzeko eskaerak. Bizi-agiria eta Egoera-agiria.argazkia
Arlo Zibila

Demanda zibilei dagokienez, 90,15 eurotik beherako kopuruen erreklamazioei buruzkoak bakarrik azter daitezke.

Zigor Arloa

Salaketa penaletan, herritarra edozein gertakariri buruzko salaketa jartzera joan daiteke, baina edozein Polizia-etxetan ere (Udaltzaingoa, Ertzaintza, eta abar) jar dezake. Izan ere, Bake-epaitegietan larritasun txikiko epaiketak bakarrik egiten dira, adibidez irainak, hertsapenak eta mehatxu-mota batzuk ebazteko.

Lankidetza judiziala beste Epaitegi batzuekin

Azkenik, herritarrari bere Bake-epaitegiak dei egin diezaioke beste Epaitegiren batek eskatu duen komunikazio-egintza edo eginbideren bat egiteko. Eginbide horiek oso garrantzitsuak dira epaiketa bizkortzeko, eta beraz, joaterik ez duenak bere Bake-epaitegiari jakinarazi beharko dio.

Kontaktua

Telefonoa: 94 679 92 00
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:00etatik 11:00etara