Berdintasun saila

Berdintasun Logoa

Gordexolako Udaleko Berdintasun saila 1998an sortu zuen geure udalerriko gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak murrizteko. Berdintasunerako bidea zaila den arren, azken urteotan udaletxeak ibilbide arrakastatsua izan du.

Arlo honen bizitzako 13 urteetan bi Berdintasun Plan onartu eta garatu dira eta horiei esker ekintza garrantzitsuak gauzatu dituzte, batez ere heziketa arlokoak eta sentsibilizaziokoak. Honako hauek izan dira lorpen aipagarrienak:

- Tratu txarren biktima diren emakumeen aurrean jarduteko lehenengo protokoloa sinatzea eta garatzea.
- Berdinsarearekiko atxikimendua (emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Euskadiko udalen sarea)
- Parekatuz sarean parte hartzea (aukera berdintasuna sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren proiektua)
- Emakumeari eta lanari buruzko Oreka Lantzen proiektua. Ekimen honi esker Gordexolako Udalak Berdintasuna saria irabazi zuen 2007an.
- Sentsibilizazio-kanpainak egitea eta data garrantzitsuetan ekitaldiak antolatzea, besteak beste, azaroaren 25ean eta martxoaren 8an.


Berdintasun saila sortu ondoren Argizka emakumeen elkartea eratu zen udalerrian zehar jarduerak antolatzeko. Argizkak lan handia egin du berdintasunaren eremuan eta udaletxearekin lankidetza aktiboan aritu da.

Hitzaldia Eskultura bat Jendea hitzaldi batean

Deklarazio Instituzionala 2011

  • Parekatuz sarea
  • Emakunde
  • Berdinsarea
  • Emakumeen aurkako indarkeria