KIUB (Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa)

Diru-zorrotoa

Gordexolako Udalak Enkarterriko Udal Mankomunitatearen bitartez, informaziorako eta arretarako bulegoa jarri du erabiltzaileek eta kontsumitzaileek kontsultak egin eta kexak aurkez ditzaten.

Zerbitzuak

  • Kontsultak (bana-banako arreta).
  • Salaketak, kexak eta erreklamazioak aztertzea eta izapidetzea.
  • Aldeen arteko bitartekaritza lanak zenbait arazo konpontzeko.
  • Kontsumitzaileak informatzeko eta orientatzeko kanpainak.
  • Informazio orriak kaleratzea, hala nola, kontsumitzaileei zuzendutako oharrak.
  • Kontsumoko Arbitraje Batzordearekiko lankidetza.
  • Kontsumitzaileen elkarteekiko lankidetza.

Helburuak

  • Kontsumitzaileei informazioa eta orientazioa ematea euren eskubideen egikaritzearen inguruan.
  • Kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jasotzea.
  • Kontsumoaren alorreko heziketa eta prestakuntza eskaintzea.

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak

Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak honako hauek dira: edozein nazionalitate edo bizileku duten pertsona fisikoak edo juridikoak, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak azken hartzaile gisa eskuratzen, erabiltzen edo baliatzen dituztenak, baldin eta hornitzailea enpresa bat edo profesional bat bada, edota Administrazioa bera bada, zerbitzuak egitean edo produktuak hornitzean zuzenbide pribatuko erregimenean arituta.

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak:

  • Osasuna eta segurtasuna babestea.
  • Interes ekonomikoak eta sozialak babestea.
  • Kontsumo-arloan informazioa eta heziketa ematea.
  • Ordezkaritza izatea, aholkua eskatzea eta parte hartzea.
  • Babes juridikoa eta kalte-galerak konpontzea.
  • Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak diren pertsonen hizkuntza eskubideak bermatzea.

Kontaktua

Gordexolako Udaletxeko beheko solairua 
Ordutegia:
Bigarren astelehena: 9:00etatik 13:00etara.
Laugarren astelehena: 9:00etatik 13:00etara.
Telefonoa:
94 679 80 02
E-posta:
omic-encartaciones@kontsumo.net
  • Kontsumoa
  • KIUB Enkarterri