Ibilaldiak eta kirol probak

Gordexola haraneko Enduro txapelketa eta Gordexola Xtreme

Enduro txapelketa 2007. urtetik ospatzen da. Proba Motoclub Aiala elkarteak antolatzen du herriko udaletxearen laguntzarekin eta motoziklismoko euskal federazioaren ikuskapenarekin batera. Txapelketa honek estatuko pilotu onenak eta Frantzia edo Italia bezalako herrialdeetako kirolari famatuak erakartzen ditu bertara.

Gordexola Xtreme probak du oihartzun handiena; izan ere, mundu mailan garrantzitsuenetakotzat hartzen da eta estatu mailan bakarretakoa da Gernikakoarekin batera. Gordexola Haraneko Enduro txapelketa Euskadiko eta Madrileko txapelketetarako proba puntuagarria da.

Ibilbideen zailtasuna, bideen laztasuna eta Gordexolan antzeman daitekeen ikuskizuna dela eta, menditik ibiltzeko motorren zaleen kirol-egutegietan nahitaez agertu beharreko probak dira Gordexolako biak.

Bizikletan egiteko ibilaldia

Lur orotako bizikletan egiten den ibilaldia 2008ko irailaren 14tik ospatzen da Gordexolan. Gordexolako Club Cicloturista elkarteak antolatzen duen lehiaketa honetan hainbat probintziako txirrindulariek parte hartzen dute. Mendiaz eta bizikletaz aldi berean gozatu nahi duten pertsonei zuzendutako jarduera da.

"Gordexola Harana" areto-futboleko txapelketa

"Gordexola Harana" Areto-Futboleko txapelketa uda-garaiko benetako klasikoa da jada. Txapelketan bertan parte hartzen duten pertsonek antolatutako kirol-jarduera da eta urtero koadrila eta jokalari askok gogo handiz jokatzen dute.

"Gordexola Harana" Eskupilota garaikurra

"Gordexola Harana" Eskupilota garaikurra ikuskizun garrantzitsua da udalerriko eskupilota zaleentzat. 2010. urtean garaikurra sendotu egin da, aurtengoa XX. txapelketa izan baita.

Mendi-ibilaldia

"Gordexolako bideetatik" mendi-ibilaldia 2007ko ekainaren 3an hasi zen ospatzen. Ibilaldi honen helburua kirola sustatzea eta aldi berean naturaz eta geure mendien edertasunaz gozatzea da. "Gordexolako bideetatik" ez da lasterketa lehiatsua, mendi ibilaldia baizik.

Agenda