Gordexolako liburutegia

Gordexolako liburutegia 1987an inauguratu zen. Lucio Beraza Kultur Etxean dago, Molinar plaza 11n.

Liburutegia pertsona guztiek erabil dezakete, inongo bereizketarik gabe, eta zerbitzuak doakoak dira.

Liburutegiko material guztia erabiltzailearen eskura dago kontsultarako. Liburutegiko txartela egiteko inprimakia bete behar da (liburutegian bertan eskura daiteke); doakoa da eta ez du iraungitze datarik.

Txartel horren bitartez herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoko herri-liburutegietako bibliografia-funtsak erabiltzeko aukera dute, baita ELSNko (Euskal Liburutegi Sare Nazionala) on line katalogoaren www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua partaide den edozein herri-liburutegitan sartzeko ere.

BIBLIOGRAFIA BILDUMA

Liburutegiko bibliografia funtsa 5.306 alekoa da; 9 aldizkako argitalpen eta egunero 4 egunkari jasotzen ditu.

CD formatuko hainbat material dago, hezkuntzako, kulturako eta kontsultako materialak, batez ere.

Erabiltzaileentzako ordenagailu bat dago interneteko konexioarekin. (Arautegi erregulatzailea ikusi).

SARTZEA ETA MAILEGUA

Sarrera doakoa da. Maileguko materialak ateratzeko irakurle-txartela izatea beharrezkoa da. Maileguan gehienez hiru liburu eraman daitezke; itzultzeko epea 15 egunekoa da, baina kasuen arabera, beste 15 egunez luza daiteke. Ezin izango dira maileguan hartu, besteak beste, erreferentzia bildumak eta aldizkako argitalpenak.

Halaber, inprimatutako materialen eta material elektronikoen kontsulta eta mailegu zerbitzua eskaintzen da; aldizkari ofizialak (EHAA, BAO, BOE...) eta agiri digitalak on line kontsultatzeko aukera, irakurketa gela,...

INFORMAZIO BIBLIOGRAFIKOA EMATEKO ZERBITZUA

Zerbitzu horren bitartez, ikasketetarako, aisialdirako edo ikerketetarako behar duzun edozein informazio edo agiri bilatzen lagunduko dizugu, bilatzen duzuna liburutegian bertan egon ala ez. Era berean, liburutegiko zerbitzu edota baliabideen funtzionamenduari eta erabilerari buruzko edozein zalantza argitzen lagunduko dizugu.

Galdetu liburuzainari: horretarako, liburutegiko erakusmahaira jo zuzenean, telefonoz deitu edota mezu elektronikoa bidali.

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua helbidean honako aukerak izango dituzu

  • Maileguak berritzeko.
  • Agiriak eskatzeko eta erreserbatzeko.
  • Liburutegiari eskuratzeko materiala proposatzeko.

Kontaktua

Helbidea: El Molinar, 11
Tel.: 946798061
Helbide elektronikoa: ke-gordexola@gordexola.net 

Ordutegia
16:00etatik 21:00etara.

UDAL IKASTAROAK