Emplegua eta toki garapena

Gordexolako Udaleko Enplegu eta Toki Garapenerako arloaren xedea udalerrian aktibitatea eta enplegagarritasuna sustatzea da. Xede hori lortzeko honako jarduketa-eremuak lantzen dira:

  • Enplegu eta prestakuntza programak.
  • Enpresa-egitasmo berriei aholkularitza eskaintzea eta lehenengo  urratsetan laguntzea.
  • B + E proiektuak sustatzea.
  • Lehendik dauden sektore ekonomikoak sustatzea.
  • Enplegu eskaerak eta eskaintzak.
  • Lanbide.

ENPLEGU ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMAK

ENPLEGU TAILERRA.

ENPRESA-EGITASMO BERRIEI AHOLKULARITZA ESKAINTZEA ETA LEHENENGO URRATSETAN LAGUNTZEA

Udalean diharduen Enplegu eta Toki Garapenerako agenteak negozio-ideiaren bat dutenei lagundu egiten die ideia hori aurrera ateratzen; horretarako, hainbat arloren inguruko aholkularitza ematen die: bideragarritasun txostena nola egin behar den, erakunde bakoitzean zein izapideei egin behar den, enpresa-jarduera berria sortzeagatik edota kontratazioagatik eskura daitezkeen diru-laguntzak zeintzuk diren, eta abar.

BERRIKUNTZA ETA ENPLEGU PROIEKTUAK SUSTATZEA

Gordexolako Udalak enplegua sorrarazten duten sustatzaile berriei zuzendutako laguntza zehatzak ematen ditu, Berrikuntza eta Enplegu proiektuen barruan.
Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak enpresa bat B+E ekimentzat jotzeko honako baldintzak bete behar ditu:

  • Gordexolako Udala enpresa-proiektuaren alde agertzea eta horri laguntzea.
  • Proiektuak kontuan izatea langileak kontratatzea, edo kooperatiben proiektuan edota lan-sozietateetan kideak sartzea.
  • Enpresa eratzen denean aurreikusitako langileen kopurua 25etik gorakoa ez izatea.
  • Enpresa sortu berria izatea.
  • Ondasunen eta zerbitzuen ekoizpenak goraka ari diren jarduera ekonomikoekin lotura izatea, edota inguruko ohiko jarduera bat izanik, egituran erantzunik gabe dauden beharrak asetzea.
  • Teknikaren, ekonomiaren eta finantzen ikuspuntutik bideragarritasun baldintzak betetzea.

Kalifikazio horrek honako laguntzak eskuratzeko bidea ematen du:

  • Enpresa-jarduera abiatzeko egin beharreko eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan %50eko hobaria.
  • Hirigintza-lizentzia eta irekiera-lizentzia izapidetzeagatiko tasan %90eko hobaria.
  • Enpresa-plana gauzatzeko eta proiektua aztertzeko aholkularitza.
  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren diru-laguntzak jasotzeko aukera:
  • Finantza-laguntza.
  • Kudeaketa-lana betetzeko diru-laguntza.
  • Laguntza-teknikorako diru-laguntza: prestakuntza garaiko tekniko-adituak kontratatzeko.
  • Kontratazio mugagaberako diru-laguntza.
  • Kooperatibei eta lan-sozietateei zuzendutako diru-laguntzak.
  • %10eko igoera kasu berezietan.

LEHENDIK DAUDEN SEKTORE EKONOMIKOAK SUSTATZEA.

Enplegu eta Toki Garapenerako arloak udalerriko enpresa eta profesionalei zenbait arlori buruzko informazioa eskaintzen die, hala nola, diru-laguntzak zeintzuk diren, kontratazioagatiko edota ekipoak berritzeagatiko diru-laguntzak nola izapidetzen diren, ...

Gordexolako Lanbide bulegoa
Lanbide
SEPE

Lan eskaintza publikoa

Lan eskaintzak