Tokiko Agenda 21
Tokiko Agenda 21 prozesu dinamikoa, etengabea eta parte-hartzailea da. Eztabaidaren eta hausnarketaren bitartez, herritarrek euren inguruneko ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko arazoak identifikatzen dituzte. Helburua udalerrien ekonomia, gizarte eta ingurumenaren iraunkortasunean oinarritutako garapen eredu berria martxan jartzea da.
Zure udalerrian gertatzen denaren berri izan nahi al duzu? Ekintzak, jardunaldiak, ikastaroak...
Enkarterrialde Landa Garapenerako Elkartearen menpekoa den ENKARTERRI@alde21 garapen iraunkorrerako Enkarterri eskualdeko bulegoaren www.al21.biz orrira sar zaitez edo Facebooken AL Enkarterri profilean jarrai iezaguzu.